Muthiko Alaiak

Ereserkia

Uztailan, festazaleak badu zer egin,
uztailan, ospa dezagun denok
San Fermin.
Hi ere festazalea baldin bahaiz,
hator gurekin eta dantzatu
neskato-muthiko alaiokin!
Ingles bat Sanferminetan
parrandan dela,
ausarki joan da entzierroan
parte hartzera,
ederki burlatu ditu zezen denak,
baina dibino baten bultzadak
bidali du ospitalera!
Muthiko peñan esaten dute
sanferminak aldatu egiten direla.
Hainbeste itxuraz, hainbeste
plantaz, luxuzko gala ematen dutela.
Ze prezioak, ze gorakadak, ze
ekitaldi txit ofizialak.
Gora zapiak, behera gorbatak,
aurrera Sanfermin herritarrak!

Entzun Muthiko Alaiak,
Estafeta karrikatik,
entzun Neskatxa Alaiak,
hemengo karrikadantzan
aitzindariak gara,
gure peañak sortzen baitu,
girorik jatorrena!

Sorrera
1931

Peñakideak
430

Telefonoa
644484162

Egoitza
Estafeta kalea 57

Jantzia
Gerriko eta zapi gorria bordatua. Koadro zuri urdin txikiak dituen blusa.

Sailak
-Historikoak (gaur egun ez daude martxan): Atletismoa, Emakumezkoen
futbola, Eskubaloia, Fanfarre txikia, Pista-futbola, Futbol 7, Karitate atala.

-Gaur egungoak (gaur egun martxan daude): Saskibaloia, Abesbatza, Dantza
Taldea (eta fanfarrea), Futbol 11, Gazte Taldea, Dantza Talde txikia, Zaharrak
Dantza Taldea, Mendi Taldea, Negaus Taldea, Fabaren Erregea-Erregina

Jarduerak urtean zehar
○ Urtarrilak 5: Errege Magoen eta errege-pajeen bisita bazkideen etxeetara.
○ Urtarrila: Fabaren Erregea-Erregina
○ Negua: Inauteriak
○ Otsailak 4: Abesbatza (Agate Deuna)
○ Urtarrila-apirila: Mus Txapelketa
○ Udaberria: Gazte Eguna
○ Urria: Garagardo Festa
○ Azaroak 29: Bazkidearen Eguna
○ Abenduak 24: Olentzero
○ Abenduak 28: Errege Magoen paje baten bisita
○ Abenduak 31: Gabonzaharreko Festa

Txarangak 
Monteagudo, Tirri Tarra, Eghoak, Zintzarri, The Jonas Brothers, Jainekin, Igandea,
Aburrecalles.

Pankarten egileak
Pancho García, Carlos Catalán, Joseba Lekuona, Joseba de Miguel, Jaime Zelaia.

Kolaborazioak
Txantreako Erraldoien Konpartsa, Begiraleak Kultur Taldea (Donibane-Lohitzune), Akelarre
Dantza Taldea (Hendaia), Mundakako Dantzariak, Kuxkuxtu Txaranga (Urruña), Oxabi Euskal Fanfarrea (Galdakao), Amaren Alabak Kantari (Maule), Xutik Rock Taldea (Baigorri), Bonberenea Txaranga, Udaberri Dantza Taldea, Et Incarnatus Orkestra, Natxo de Felipe…

Bideoa
Iruñeko Peñek urtean zehar antolatzen dituzten ekimen eta jarduera ezberdinen argazkiak, benetako protagonista diren horiek, peñetako gizon-emakumeek, interpretatu eta azalduta.

KOKAPENA

Abestiak